Garai batetan ARROBA pisu unitate erabili bat zen, 11.5 KG ingurukoa, berau adierazteko @ ikurra erabiltzen zen, horregaitik egun @ ikurraz aritzeko erabiltzen dute ARROBA hitza. Kontuan hartu behar da arazo hau ez dela bakarrik herrialde honetan ematen, munduko herrialde guztiek arazo bera izan dute, @ ikurrak ez baitu sekula izenik eduki. Beste adibide bat frantzian aurki dezakegu bertan ikur honi ESCARGOT (ez nago ziur horrela idazten den) deitzen diote, hitz honek barraskiloa(karakola) esan nahi du, antza denez Frantsesek ikur honi animali horren antza hartzen baitiote.
Baina hau da nire kezka nagusia:
Guzti hau argitzeko zuen iritzia jaso nahi dut, beraz idatzi lasai asko h20ur@yahoo.com-ra. Gainera hemendik zuen proposamenak jaso nahi dira, hurrengo hilabeteetan proposamenak bilduko ditut hemen, horrela bakoitzak @ ikurrari zein izen jarri nahi dion esan beharko dit, proposamen ugari bildu ondoren botaketa bat jarriko da martxan, horrela ikur honi gure izen euskalduna jarri ahal izango diogu.