enkristiano !!!
aukerak
Gure iritzia...
Arazo larri bat da XXI. mendearen atarian era honetako erantzunak jasan behar izatea. "ĦEn cristiano, por favor!" bezalako erantzunak azkenik gure bizilagunen ahoetatik betirako ezabatuak izan zirela uste genuenean, hara non, Goierri bezalako eskualde euskaldunean neska arroputz hau agertzen den. 
Errespetu handiz ea euskeraz mintzatzen den galdetu eta gainera lotsagabetu egin zen neskatila hau. Bere buruzagiek kontu handiagoarekin hartu beharko lituzkete langileak. Euskal Herrian onartezina da bertako hizkuntzari dion gorrotoa agertzen duen pertsonarik supermerkatu batetan lanean egotea. 
Ze neurri erabiltzen ditu "Carrefour" kate frantziarraz langileak hartzeko? Zergatik ez dakite euskeraz? Euskaldunon eskubideak ezin daitezke era honetara zapalduak izan. Euskaldunok eskubidea dugu joaten garen tokira joaten garela ere euskerazko harrera jasotzeko. 
Zergatik betetzen da beti arau hau espainieraz hitzegiten dutenekin, eta ia inoiz nafarroako hizkuntzaz aritzen garenorekin? 

"Carrefour"eko buruzagiak: Espero dugu horrelakorik berriro ez errepikatzea. Tamalgarria da gauden garaian horrelako erantzunak izatea, eta baita langile guztiak euskaldunak ez izatea. Non geratzen dira euskaldunon eskubideak? Zergatik zapaltzen dituzue? Zer irudituko litzaizue Frantzian espainierara edo ingelesera jo beharko bazenukete denda batetan sartzen zareten bakoitzean? 

Germaniera maite duen neskatila lotsagabearentzat hitz gutxi; espero dugu zure buruzagiek Madrilera edo Berlineko supermerkatuetara lan egitera eramatea. Goierriko bizitza atsegin ez baduzu, joan zaitez etorri zaren tokitik. 
 

Sinatua: Euskaldun bat.
 
 Orrialde Nagusia

Euskalbanner
Euskalbanner