APIRILA


23 – 9

Herri eskolak Santutxun
EUSKAL HERRI PAREKIDE BATEN BIDEAN!!
Bilboko Sorgintxulo gaztetxean euskaldunek eta bereziki emakumeek, jasaten duten zapalkuntzaren nondik norakoak aztertzeko herri eskolak antolatu dira:

Apirilak 23 (ostirala):
·
18:00etan aurkezpena
·19:00etan Euskal feminismoaren historia
Hizlaria: Amaia Andreu -EHUko majisteritza eskolako irakaslea-

Apirilak 24 (larunbata):
·
11:00etan Euskal ikasleriaren egoera
Hizlaria: Lur Gallastegi -Bilgune Feministako kidea-
·18:00etan Emakumea eta tortura
Hizlariak: Susana Atxaerandio -torturatua izan den emakumea-
Izaskun Gonzalez -TATeko kidea-

Apirilak 29 (osteguna):
·
19:00etan Emakumea eta kartzela
Hizlariak: Mati Iturralde -Preso ohia eta medikua-
Leire Zuloaga -Senidea-

Apirilak 30 (ostirala):
·
19:00etan Gazteon bizibaldintzak genero ikuspegitik
Hizlariak: Itziar Lopategi -LAB sindikatuko kidea-
Arlette Apraiz -LAB gazteakeko kidea-

Maiatzak 9 (igandea):
·
18:00etan Gazteria patriarkatuaren aurrean
Hizlariak: Gazte mugimenduko

informazio gehiago: [1]


30 – 8

Iruñeako Gaztetxearen X. urteurrena
OKUPAZIOA DA BIDEA!! ZORIONAK EUSKAL JAI!!
Iruñeako Euskal Jai Gaztetxearen X. urteurrena ospatzeko, ekitaldi ugari antolatu dituzte.

historia+programa




MAIATZA


4, asteartea

Hitzaldia Bilbon
HERRIAK BORROKAN SOZIALISMOA ETA AUTODETERMINAZIOARENGATIK!!
Askapena eta Boltxevikek antolatuta, hitzaldia burutuko da Bilboko La Bolsan 19:30etan Txomin Lorka (LAB), Mikel Noval (ELA) eta Iosu Balmaseda (ESK) sindikalisten eskutik: “De Euskal Herria a Euskal Herria: conflicto de clase y movimiento obrero”.


6, osteguna

Hitzaldia Bilbon
HERRIAK BORROKAN SOZIALISMOA ETA AUTODETERMINAZIOARENGATIK!!
Askapena eta Boltxevikek antolatuta, hitzaldia burutuko da Bilboko La Bolsan 19:30etan Sozialista Abertzaleakeko Joseba Alvarez eskutik: “Los pueblos en lucha por la autodeterminación y el proceso de unificación europeo“.


7, ostirala

Hitzaldia Barakaldon
FORMAKUNTZAREN BIDEZ, INDEPENDENTZIAZ BIZI!!
Barakaldoko Ezker Abertzaleak eta Gazte Mugimenduak antolatuta, Nekane Juradoren hitzaldia Herriko Tabernan 20:00etan: “Socialismo identitario como proyecto para construir Euskal Herria”.

kartela



Mobilizazioak euskal hiriburu eta zenbait herritan
GURE GORPUTZA GUREA DA!!
Emakumeen gorputzaren erabilera sexista bertan behera utzi eta estereotipoak bukatzeko eskatzeko, mobilizazioak burutuko ditu Euskal Herriko Bilgune Feministak (EHBF) euskal hiriburuetan eta zenbait herritan.


8, larunbata

Ekitaldi politikoa Donostian
HERRITARREN ZERRENDA!!
Herritarren Zerrenda (HZ) plataforma ezkertiar eta abertzalearen Aurkezpen Nazionala antolatu dute Donostiako Kursaalean 18:00etarako.



Manifestazioa Barañainen
OKUPAZIOA DA BIDEA!! GAZTETXEAK DEFENDATU!!
Barañaingo gazteei elkartasuna erakusteko manifestazioa burutuko da Baraiñeko udaletxearen enparantzatik 20:00etan abiatuta.


9, igandea

Herri Urrats Senperen
GEROA EGUN GUREA!!
Seaskak antolatuta, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia Senperen.


12, asteazkena

Itxialdia Leioan
ERASOEN GAINETIK, IKASLE ETA ABERTZALE!!
ULOaren kontrako mobilizazioan parte hartzeagatik auziperatutako 103 ikasleen aldeko itxialdia burutuko du Ikasle Abertzaleakek Leioako Campusean.

informazio gehiago: [1]


14 – 16

Euskal Herriko Gizarte Foroa
BESTELAKO EUSKAL HERRIA BEHARREZKOA DA!!
Iazko arrakastaren ostean, aurtengoan ere Euskal Herriko Gizarte Foroa burutuko da gurean.

informazio gehiago: [1]


15, larunbata

Manifestazioa Nazionala Iruñean
OKUPAZIOA DA BIDEA!! GAZTETXEAK DEFENDATU!!
Barañaingo Gaztetxearen itxiera salatzeko asmoz, manifestazioa nazionala antolatu dute Euskal Herriko Gaztetxeek Iruñean. Zenbait herritatik autobusak antolatuko dira manifestaziora joan ahal izateko.


16, igandea

Pegatina bildumazaleen topa-festa Ibarran
EGIN, ERABILI, GORDE, MAITE ETA ERAKUTSI!!
Nazio mailako Pegatina bildumazaleen III. Topa-festa antolatu dute Ibarrako Gaztetxean ekitaldiz beteriko egunean:

11:00etan ongi etorria (panelak kalera)
12:00etan goiz parteko trukaketa
14:30etan herri bazkaria (aurrez eman behar da izena)
16:30etan arrats parteko trukaketa
19:00ean baloraketa
[Maiatzaren 10etik 14ra, 19:00etatik 21:00etara pegatina erakusketa paneletan]

informazio gehiago: [1]


17 – 22

Emakume Internazionalisten Astea
EMAKUMEAK ERRESISTENTZIAN!!
Emakume Internazionalisten XI. Astea delakoa antolatu dute ekitaldi ugariz betea:

-17an, astelehena, hitzaldia 19:30etan Hizkuntza Eskolan: Filosofoa eta Paris VIII Unibertsitateko irakaslea, Le zoo taldeko kidea eta Contra-sexual Manifestuaren egilea den Beatriz Preciadok “Teoría” queer” y post-feminismo” hitzaldia emanen du.

-18an, asteartea, hitzaldia 19:30etan Hizkuntza Eskolan: Soziologia irakaslea, Madrileko “Eskalera Karakola”ko militantea den Gracia Trujillok “Debates feministas sobre sexualidad: ¿qué pasa con el lesbianismo?” hitzaldia emanen du.

-19an, asteazkena, zinea 19:30etan Gaztetxean: Kevin Smith-en ”Persiguiendo a Ami”.

-20an, osteguna, hitzaldia 19:30etan Hizkuntza Eskolan: Antropologoa eta Bartzelona Unibertsitateko irakaslea den Adriana Kaplanek “Sexualidad, identidad e integración social: ritos de sexualidad femenina en Africa” hitzaldia emanen du.

-22an, larunbata, tailerra 10:00etatik 14:00etara Zabaldin: Bilboko Aldarte taldearekin “Sexualidad y diversidad” tailerra.

Autogestionatutako bazkaria eta sekulako jaia Zabaldin. Izena eman Zabaldin; 948-206055 edo pertsonalki bulegoan edo
zabaldi@nodo50.org korreoan. Gainera, gaiarekin lotura duten zenbait artikuloz osatutako dossier bat argitaratuko da eta erakusketa bat egonen da Hizkuntza Eskolan.


20 – 23

Nazioarteko Konferentzia Donosian
PRESOAK KALERA!! AMNISTIA OSOA!!
Euskal Herriko aministiaren aldeko mugimenduak preso politikoen aldeko nazioarteko konferentzia antolatu du Donostiako Miramar Jauregian. Helburua, presoen kartzela egoerak eta hauen existentzia sortu duten gatazka politikoak abiapuntutzat hartuta, egoera hauek gainditze bidean nazioarteko elkartasun lotura sendoak bultzatzea da.

informazio gehiago: [1] [2]


23, igandea

Manifestazio Nazionala Donostian
PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!!
Hilaren 20tik 23ra Donostian burutuko den Preso Politikoen Aldeko Nazioarteko Konferentziari amaiera emateko, manifestazio nazionala burutuko da Donostiako kaleetan zehar “Presoak kalera, amnistia osoa!!” lemapean.


25, asteartea

Ekitaldi politikoa
PPSOE, EUSKAL HERRIAN ZUEK ZARETE ILEGALAK!!
Iazko hauteskundeetan parte hartu behar zuten herri plataformen ilegalizazioaren lehen urteurrena dela-eta, ekitaldi politikoa antolatuko du Ezker Independentistak.


28, ostirala

Kontzentrazioak Euskal Herri osoan
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!

Apirileko azken ostirala dela-eta, Euskal Preso Politikoen aldeko ohiko kontzentrazioak.


30, igandea

Ibilaldia Leioan
ALKARREGAZ HELDU!!
Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Leioan.

informazio gehiago: [1]




EKAINA


6, igandea

Eskola Publikoaren aldeko jaia Bilbon
MUGAK GAINDITUZ GEURIA INDARTU!!
Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia Bilbon.



Bardeetako poligonoaren aurkako martxa
BARDEAK HERRIARENTZAT!! POLIGONOA ITXI!!
Bardeetako Poligonoaren aurkako Asanbladak antolatuta, Bardeetako Poligonora XVII. martxa burutuko da honen behin betiko itxiera aldarrikatzeko. Lehenik, 11:30etan kontzentrazioa burutuko dute Los Aguilares herrian eta 12:00etan martxa hasiko dute poligonora.


13, igandea

Hauteskundeak Europan
BOZKATU EZKERTIAR ETA ABERTZALE!!
BOZKATU HERRITARREN ZERRENDA (HZ)!!

Europar Batasuneko Parlamenturako hauteskundeetan bozkatu gure herriaren alde!! Eman bozka Herritarren Zerrendari!!


16, asteazkena

Ekintza Baionan
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!!
Baionako udaletxeak euskarari egiten dion mesprezua salatzeko asmoz, Baionako EHEk kaleen izenak euskaratuko ditu.

informazio gehiago: [1]


20, igandea

Araba Euskaraz Bastidan
UZTA HARTU, UZTARTUAZ!!
Arabako Ikastolen aldeko jaia Bastidan.

informazio gehiago: [1]


25, ostirala

Kontzentrazioak Euskal Herri osoan
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!

Apirileko azken ostirala dela-eta, Euskal Preso Politikoen aldeko ohiko kontzentrazioak.




UZTAILA


2 – 4

EHZ jaialdia Zuberoan
EUSKAL HERRIA ZUZENEAN!!
Aurtengoan, Euskal Herria Zuzenean!! festibal ezaguna Zuberoan egingo da azkenean, Idauze-Mendi, Ozaze-Zühara eta Mendikotan herrien artean dagoen pentze batean hain zuzen ere.

informazio gehiago: [1]
Euskal Herria Zuzenean!!


30, ostirala

Kontzentrazioak Euskal Herri osoan
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!

Apirileko azken ostirala dela-eta, Euskal Preso Politikoen aldeko ohiko kontzentrazioak.