GIZARTEA: Alarma gorria!! Drogen kontsumoa

Sistema kapitalistak, drogak, (komertzioaren bitartez) kapital kopurua handitzeko eta erabilpen politikorako (agintaritza sozial eta politikoa bermatuz, disidentzia oro ezabatzeko) erabiltzen ditu.

Neoliberalismoaren garapenak eragiten dituen ondorioek (estresa, beldurra, bizi eredu erabat antinaturalak eta merkatuaren beharrei egokituak, bakardadea, kontsumismoa...) drogen erabilera indartzen dute.

Drogak, Euskal Herriaren aurka, estatuek erabili izan dituzte: gazteria suntsitzeko, informazioa eskuratzeko, guda zikinerako...

Sortzen garen unetik gure garapen pertsonala baldintzatua dago, beraz ASKATASUN PERTSONALAren ideia gezur galanta da (sistemak asmaturikoa); bizi baldintza hauek aproposak direlarik droga Kontsumo bat bultzatzeko.

Euskal Herria gatazka politikoa bizi duen herria den heinean, estatu frantses eta espainiarrak erabilpen politiko kontrolatua emango diete drogei (beste bitarteko errepresibo moduan).

Droga trafiko sareak txakurrek mugitzen eta kontrolatzen dute, boterea eta informazioa eskainiz (gatazka egoera batetan funtsezkoa), Droga trafikoak herri honen aurkako guda estrategian helburu politiko eta polizialak ditu; egitura honen azken mailan, baina barnean, droga saltzaileak egongo liratezkelarik, sare hauen interes eta mesedetan egongo direlarik. Txantaia. Droga saltzea eta bulnerabilitatea.

Gazteoi inposatzen zaien kontsumo ereduak gazteon indibidualismoan, inkomunikazioan eta atomizazioan eragin zuzena du.

Gizabanako askeak eraikitzeak, hala beharrez egitura kolektiboa aldatzea eta borrokatzea eskatzen du. Beraz askatasun pertsonalaren mito hori, sistema kapitalistak bere biziraupena bermatzeko fabrikatutako GEZURRA baino ez da (murgilduarazi nahi gaituzten egitura hau askatasun pertsonalaren etsai handiena suposatzen du, indibidualismoan oinarritzen da indibiduoan oinarritu beharrean).

Gure iharduera ezberdinek duten ondorioetaz ohartu behar gara, bai gure proiektuarekiko zein proiektu horren alde borrokatzen duten mugimenduarentzat. Herri honetan gazteriak etorkizuna jokoan du. ALARMA GORRIA piztu da.

Droga kontsumoa ez da ez errebeldea ez iraultzailea.

Egungo egoeraren aurrean neurriak hartu behar ditugu (taktikoa), eta eraiki nahi dugun gizarte ereduan drogak eduki beharreko papera era forma argitu behar dugu (estrategikoa).

Alternatiba integral eta erradikalak beharrezkoak ditugu. Independentzia eta sozialismoa nahia eta beharra da. Independentzia eta sozialismoaren eraikuntza independentzia pertsonalaren eremutik hasten da.


[Drogak] [Segi]