Begi aurrean daukazun artistakeri honen ideia 2002ko udaberrian sortu zen gaztetxe baten, lagunartean. KD honen helburua, modu herrikoi eta autogestionatu batean eskualdeko musika taldeak eta zenbait gazte asanblada bildu, gure artean hitz egin, erabaki eta Tolosaldea musikaz piztea da. Oso zaila bada ere, sistemak inposaturiko janzkera, erritmo, zentzugabeko esaldiz ito beharrari eta abarri gure alternatiba aurkeztu nahi diogu, inguruko jendeaz, modu zabalean, gai anitzei buruz abestuaz (euskara, kapitalismo injustua, maitasuna, ametsak...). Era berean lau haizetara zabaldu nahi dugu fundamentu pixkat jarriz (gure kasuan ez gehiegi) eta antolatuz edozein gauza edo proiektu gauzatzea posible dela. Gazteon lagunarteko tertuliak ez daitezela hitz hutsetan geratu; batu, hitz egin, zabaldu, optimismoz aurrera gure ametsak errealitate bihurtu arte. Proiektu honek ez dauka jaberik, Tolosaldeko gazte guztiak gara musikaren lagun, atea zabalik uzten dugu Tolosaldea musikaz Piztuz 2 zuen aportazio eta elkarlanaz jaio dadin, laster arte!!


1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12


Bertsoa
Mulambo
Nekin
Agaotz
Prozak
SP
Guda Garaia
Ezein
Hell Beer Boys
Personajes de ficcion
Probak
Bertsoa



a

Xabier Azkue: bertsolaria
doinua: Iparragirre habila dela




1-BERTSOA
Tolosaldeko gazte jendia
Aritu da antolatzen,
Inposaturik ditugun trabak
Bide xuxenetik kentzen.
Gu ez gaituzu ibiltzen,
Kantuz dirua biltzen
Komediante moduan
Debalde festa preparatzen deu
Honako honen moduan
Kanta ta dantza, muebe la pantza
Odolik badek barruan.


12-BERTSOA
Agur ta erdi, orain urruti
Zauden ibartar gaztea
Dirudienez delitua da
Gure herriaz amestea
A ze nolako astea
Ezin lortu ahaztea
Ez zaitez geratu mutu
Ametsa egi bilakatu nahi
Ta ametsgaiztoan bihurtu
Ametsgaiztoa latza da baina
Ametsa ezin da urtu.



a

Weskiu Walas: surdo de 1ª
Ixaki: surdo de 1ª
Ixax: surdo de 1ª
Irrude: surdo de 2ª
Zibitxollo: surdo de 3ª
Mintxo: surdo de 3ª
Kuki: repinique
Txerif: repinique
Markesa: tanborin
Ostruka: tanborin
Mery: tanborin
Mini-Milk: tanborin
Feli Tizi: tanborin
Txikitistan: chocallo
Bergoña: chocallo
Zibikiña: agogo
Roper: caixa
Titan: caixa








kontaktua:
660 969 581

a

Josune Aranburu: ahotsak
Nahikari Iturbe: ahotsak
Patxi Azpiroz: kitarra
Iñigo Errazki: kitarra
Aloña Otermin: baxua
Iñaki Larrea: bateria

kontaktua:
aranburu@hotmail.com







3-BANEKIN
Ene bihotzeko sugarrak ito nau
elurra urtu baino lehenago,
agortezina ustez iturria non da
jakinez gero itxiko nuke.

Begira jarri naiz aurrez jakin arren:
ttantta guztiak erortzen dira.
Zauritikan datoz putzutxoak sortuz,
ez dira kentzen nahiz eta lurra jo.

Sentimendu oro aurkako norantzan
igeri dabiltz nekatu barik;
behar ez eta pozik, behar eta triste
barrena sartu eta atea jo.

Euriak ere ez du
erreka bat izan nahi
Ixuriek ez dute
itsasoa entzungai

aaaaahhh

Euriak ere ez du
erreka bat izan nahi, (beti)
Ixuriek ez dute
itsasoa entzungai, (beti)

Eguzkirik gabeko
Itzala galdegai,
Ezezagun denaren
baiezkoaren zain.




a

Iker Sevilla: kitarra eta ahots nagusia
Idoia Apaolaza: baxua eta koroak
Jon Zeberio: kitarra eta koroak
Miren Zeberio: bateria

kontaktua:
etxealai@hotmail.com
656770631 Iker - 635758395 Jon

4-AGAOTZ
Aintzinean
Bizi ginen
Kobazulo baten barrun

Heiza egiten
Gure bizitza
Aurrera zijoan

Etorri ziren guregana
Kobazulotik botatzera

Mila urte pasa ta gero
Historia berdina da
Guregana etorri dira
Etxetik botatzera

Etorri gurekin
Gure kobazulora
Botatzen bagaiztute
Berriro okupatuko dugu

Dantzatzen eta edaten
Gau guztia egongo gara
Agaotz azkenean
Gurea izango da

Badakigu zure gustokoa ez dela
Baina zer nahi duzu guk egitea
Horrela da ta horrela segiko dugu
Ez bazaizu gustatzen ez begiratu




a

Xabier Mitxelena, "Mitxel": ahotsa
Iker Piris: kitarra
Iban Alzate: baxua
Mikel Larrarte: bateria

kontaktua:
ialzate@euskalnet.net


5-ANDROMEDA

Ilusioz beteta
Buruan dut kezka
Non dagoen atea

Beldur naiz ohean
Maindire artean
Morfeoren sarean

Hemen dudan zatia
Jada nahi dut ahantzia
Informazio guztia

Bizikleta gainean
Troposfera aldean
Edonora bidean

Jarraitzen dut aurrera
Begiratuz atzera
Konstelazio artean

Ihintza dut edaten
Izarrekin jolasten
Martzianoekin solasten

Jende alaia da benetan
Ez gaude ameriketan
Dolarraren menpean

Eguna dut kantatzen
Gaua ferekatzen
Bizi hau dut maitatze




a


6-Fiesta gore en el cementerio
La fiesta gore
va a comenzar
cientos de muertos
en nuestras manos
trozos de humanos
litros de sangre
desperdigados

Por entre las tumbas
todo un campo lleno
de restos humanos
para la diversión
de unos psicópatas
el final fue apoteósico
terminaron devorándose
los unos a los otros




a

Julen: ahotsa eta kitarra
Iñaki: kitarra
Koldo: baxua
Eneko: bateria

kontaktua:
ormaetxea@because.com







7-IDEIAK UKATZEN
Badatoz gorbatadun bizardunak, gatazka konpontzera
Beraiek aplikatzen baidituzte metodorik onenak denontzat
Legala dena ilegalki ilegalizatzen/bis
Honela konpondu nahi dute, honela konpondu ezin dena
Ideiak ukatzen

Bere esku lasai uzteko diote gure etorkizuna
Beraiek informatuko dutela kanpotik hemengo egoeraz
Giltzapean gordetako egi bakar bat/bis
Garunak beraiek hemen badira ez omen dira behar
Ideiak ukatzen

Onar ezazu... gure egoera... uler zazu...

Zure bake merkea, soilik nahikoa ez dela
Onartu ezazu, ulertu zazu...
Gure ideiek ere, zentzua badutela
Onartu ezazu, ulertu ezazu...
Nahi duguna izateko eskubidea gure dela
Onartu ezazu, ulertu zazu...
Erabakia soilik gurea dela

Ideiak ukatzen




a

Julen: ahotsa eta teklatua
Oxel: ahotsa eta bibolina
Iker: kitarra
Ander: baxua
Iñar: bateria

kontaktua:
ezein14@hotmail.com


8-TXOLARRE IRRATIA
Hitz guztiak
Balio dute
Hitz guztiak
Denak kabitzen dira.
Ahotsik gabekoen
Txoria da
Han eta hemen
Zeharka, batera.

Hitzeginez entzunez
Esanez, 107.5 Txolarre

Txoriak
Dena jakin nahi du
Horretaz gain
Dena entzun ohi du
Eta beti
Euskaraz, euskaldun
Txio-txioka
Jakinmina baitu.

kanta entzun




a

Gorki: ahotsa
Iker: kitarra
Leku: bateria
Javi: baxua

kontaktua:
hbb@ozu.es
637 737 823
www.hellbeerboys.tk




9-Oi! Oi! MATXINATU
Gure herria odolaz beteta egotea
Seinale txarra zerbait gaizki doala
Arazoa bilatzen saiatzen ari gara
Oztopoak bakarrik dira gure bidean

Ezagutzen ditugu benetako errudunak
Baina beraiek dute mundua menpean
Gezurrak esan eta dirua dutenak
Gure herrian sobratzen diren putasemeak

Oi!Oi! matxinatu, hau ezin da onartu
Hainbeste hildako, hainbeste sufrimendu
Oi!Oi! matxinatu, hau ezin da ulertu
Herri bat uztea gutxi batzuen esku




a

Jokin: ahotsa
Raul: kitarra
Salva: kitarra
Kristo: baxua
Mikel: bateria

kontaktua:
627 400 209

10-CABEZA-CUBO Y EL ILUSO
Cabeza-cubo volvio a sonreir,
Cuando se dispuso a morir.
Toda su vida en un momento paso
Y le lleno de satisfaccion,
Saber que su labor a buen puerto llego.
¡gracias señor!

El iluso volvio a sonreir,
Cuando le vio morir.
Se puso a soñar que todo iba a cambiar
Y le lleno de satisfaccion,
Pensar en libertad, sin miedo respirar.
¡gracias señor!

Con solo una barrera que pongan frente a ti,
El espejismo se va a diluir.
Acabaran con el,
Tranquilo, dejales.

Con solo un planteamiento que provenga de ti,
Su cara real, podras advertir,
Acabaran con el.
Tranquilo, dejales.




a

Jon Gurrutxaga: kitarra
Mikel Goñi: kitarra
Jon Lizaso: baxua
Jon Mujika: bateria

kontaktua:
gurruweb@mixmail.com




11-#169
(instrumentala)

Eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi:

Ibarrako Gazte Asanblada, Sanblaspiko Gazte Asanblada, Anoetako Gazte Asanblada eta Amezketako Gazte Taldeari, hasera batean ideia hutsa zena gerora gauzatu zedin laguntzeagatik.

KDan parte hartu duzuen talde guztiei, izan ditugun baliabide material urriak izanik ere, ilusio berarekin aritzeagatik eta erakutsi duzuen pazientziagatik.

Tolosaldea Musikaz PIZTUZ egitasmoa ezagutarazteko erabilitako kamixeta, metxero eta abarrak saltzen lagundu gaituzuen tabernari guztiei: Atari (Ibarra), Denak, Mescal, Eguzki (Tolosa), Behartzana (Amezketa), Ostatu (Ikaztegieta), Aurrera (Zizurkil).

Eskerrak baita ere Tolosaldeko Hitza egunkariari, publizitate arloan eskaini diguzuen eskuzabaltasunagatik.

KD hau Irungo Santoral Records estudioan grabatu genuen 2002ko urrian zehar. santoralrecords@hotmail.com

Soinu teknikaria: Dabid bidaurre – 606 280 391
Diseinua eta maketazioa: Migel – 609 159 561